(FLL) kirol-ekitaldiaren formatua duen txapelketa da eta 9 eta 16 urte
arteko gazteei zientziarekin eta teknologiarekin ondo pasatzeko eta
emozionatzeko deia egiten die, berrikuntzaren eta sormenaren balioak
sustatzeko hezkuntza-konpromisoarekin.
Helburua ondo pasatuz heztea da, horretarako zientzia-proiektu bat
gauzatuz, Lego Mindstorm robota diseinatu eta programatuz eta FLL
balioak erakutsiz (talde-lana, lankidetza, berrikuntza, inklusioa, etab.). Eta hori guztiori erronka global baten esparruan, bere garrantziak gizateria osoari eragiten diolarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario